“…harira!"

LUR LIVE

FESTIBALA 2026

Lur Live:
Zer da?

Lur Live Idoia Lizeagak eta Iñigo Segurolak sortutako kultur elkartea da.

Lur Live elkarteak artearekin eta naturarekin lotutako jarduerak egin nahi ditu, pertsonak eta kultura, oro har, ingurune naturaletara hurbiltzea sustatu nahi du, naturguneetako jarduerak indartuz.

Hori guztia, artisau-lanbideen eta mota guztietako arte-diziplinen tresnen eta ezagutzen bidez, gizakiak naturarekin duen harremanari buruz hausnartzen duten proiektuak garatzen badituzte, naturari balioa ematen badiote eta sentsibilitatea eta sentsibilizazioaren bidez haren kontzientziazioa sustatzen badute.

Proposamena

Jaialdia diziplina anitzeko ekitaldi bat da, eta hainbat profesional eta artista hibridatzen dira ingurune natural batean publikoaren esperientzia kolektiboaren zerbitzura dagoen lankidetza-proiektu bat sortzeko.

Hainbat diziplina artistikoren inguruan garatzen da eta bokazio didaktiko handiarekin: land art instalazioak, esperientzia sentsorial teatralizatua, dantza garaikidea, tailer hezitzaileak eta inklusiboak, musika, zinema, moda, hitzaldiak edo eztabaida filosofikoak.

HARIRA

Festibalaren gai nagusia naturarekin lotzen gaituen hari edo lotura hori jarraitzen du izaten. Jaialdiak iaz pistu zuen lotura natural horren ideian sakonduko degu ekintza guztietan.

Naturarenganako bide hori nola ireki eta nola ikusarazi da gure helburua, nola sendotu gure barruan. Aurten bide hori irudikatzeko laberintoaren kontzeptuak lagunduko gaitu. .

Lorategia zeharkatzeko laberintoaren kultura eta ezaguerak beti erakutsi digu sinbolikoki nola bidaiatu eta nola eraiki gure ibilbidea bizitzan. Zeharkatzen diren labirintoak, bide bakarrekoak, bide askotarikoak, horma altu edo baxuak, ikusten direnak edo ikusezinak.

“Bai lorategia eta bai labirintoa espazio itxiak, isolatuak, kanpoaldetik mugatuak edo, gehiago esatearren, poetikoki, irlak lehorrean. Are gehiago: banaezinak dira ordena, eta ez bakarrik fisikoa eta espaziala, baita metafisikoa, intelektuala eta espirituala ere ” 
Santiago Beruete

Laberintoak beti geure funtsezko izaerarekin konektatzera bultzatzen gaitu gure haria ernaratzea. Labirintoek galtze sentsazio bizi bat ekartzen dute gogora, gainbiltzea eta desorientazioa. Topatzeko lehen galdu…

Naturaren edertasunak biltzen gaitu lan honetan, jolasak eta inguruneak arriskurik gabeko saiakerak eskeintzen dizkigu. Bildurrak, lotsak aldera utzi edota beraiekin batera haurtzaroko errugabetasuna eta poza berreskuratu.

Mitologiak eta kondairak hainbat adibide utzi dizkigute( japoniako hari gorria, greziako minotauroa…)baino guri Mariren irudiak lagunduko gaitu.

Mari, Lurraren eta naturaren haragitzea. Bere haitzuloaren sarreran patuaren haria harilkatuz deskribatzen da, erreinu fisiko eta espiritualen batasuna sinbolizatuz, baita bizitzaren ehuna eta existentziaren bideak ere.

Irudi hori gorpuzteko artisau lan hauetan adituak diren pertsonak gonbidatuko ditugu gure lorategira. Dakienari jarraitzeko asmoarekin eta beraien laguntzarekin hari ikustezin horren lantzea, eraikitzea eta sendotzea biziko dugu elkarrekin.

Aintzinean, eskuekin denbora luzez garatzen zuten ekintza hauetan, ezaguera haundia zegoen: mantsotasuna, pazientzia, bakarkako ausnarketa, elkarlana ere… kultibatzen zituen jarduera honek. Hazi eta hezitzeko erabiltzen zen, gogoetarako ekintza, geldoa kanpotik baino barrutik mugitzen duena. Berreskuratu beharreko jakituria.

Eta hau guztia ospakisun giroan, jolasean eta lagun artean. Zeren jolasak, dibertigarriak izan arren, sakonak baitira beren irakaspenetan. Arte, artisautza, espresioa eta ekologia sakona bait da errotu nahi duguna gure proposamen eta proiektuekin.

Joka dezagun…

Ekntzak

· Arditik Ardira ·

Latxa ardiaren artilea ekoizteko prozesua deskribatzen duen proiektua da, ilea mozten denetik land art instalazioko obra batean erabiltzen den arte.
Proiektuaren arlo bakoitzean espezializatutako artisten arteko lankidetza: land art (Idoia lizeaga), ehungintzako artisautza (Olatz Pujana) eta argazkilaritza (Mendi Urruzuno).
Arditik ardirak antzinako jakintza bati balioa ematen dio, gehienbat emakumeek erabiltzen dutena. Horregatik, ehuna gustuko duten emakumeen kolektiboei proiektua gauzatzen laguntzeko aukera emango diegu proiektuaren garapenean.
Hiru ekintzetan garatzen da

Artilea lortzeko eta fabrikatzeko prozesua ezagutzeko tailerra

Ardi artilearekin brodatzeko tailerra

Ardi artilearekin brodatzeko tailerra, oiartzungo  artalde bateko ardien argazki baten gain. Artalde honetako gazta dastaketaz ere gozatuko dugu. Errenteriako artisautza azokaren barruan, Merkatuzarreko instalazioetan

Artilearen ekoizpen-prozesu osoaren argazki-erakusketa

Errenteriako Agustinak Zentroan. Argazkiekin batera, tailerretan emakumeak brodatutako lanak ere erakutsiko dira. 

Land art instalazioa Agustinakeko lorategian

Argazki monumentala, artilez brodatua eta lorategian zuhaitz artean zintzilikatua

Hitzaldi filosofikoa: Lorategia munduaren labirintoa

Hitzaldi eta eztabaida filosofiko kolektiboa, jolasen eta esperientzien bidez gogoeta egiteko eta kontzeptu kultural eta sinboliko horretara hurbiltzeko dinamikekin. Lekuona zentroan egingo zen ekitaldia, Errenterian, maiatzean. 25 pertsona bertaratu dira

Emakume ehuleen akelarrea

Artilearekin lan egiten duten emakume eta empresen bilgunea Lur Gardenen.
5 enpresa eta ardiaren ilea mozten duen teknikari bat zuzenean lanean, Artisau bakoitza leku batean lanean egongo da jendearen aurrean, beraien produktuak eta proiektuak erakusteko aukerarekin. Olatz Pujana (artilenea) Birthe Kurth, Mia Rissanen, Miren Torrealday (ardilanak), Ana Laarson y Joseba Attard(esquilador)
Ikusleak parte hartzeko aukera edukiko du ariketa kolektibo batean. 

Tailer eta esperientziak

Labirinto-esperientzia Lur Gardenen, gure barne-izaerarekin konektatzeko, lorategiko ibilbide sentsorial itsu baten bidez. Viriditas taldearen lankidetza Santiago Beruete eta Mariu del Amo-rekin (aktoresa itsua). Paseoa begiak itxita, Santiagoren hitzaren eta Mariuren gidariaren eskutik

Dantza Naturan — Tailer esperientziala

“Dantza Naturan” Lur Live Festibala jaialdiaren balio eta espirituarekin bat egiten duen proposamena da, gorputzaren, ingurunearen eta lurraren arteko harremana erdigunean jarriz.

Hitzaren labirintoa

Labirinto-esperientzia Lur Gardenen, gure barne-izaerarekin konektatzeko, lorategiko ibilbide sentsorial itsu baten bidez. Viriditas taldearen lankidetza Santiago Beruete eta Mariu del Amo-rekin (aktoresa itsua). Paseoa begiak itxita, Santiagoren hitzaren eta Mariuren gidariaren eskutik

Ekintzen informazioa

* EZEZTAPENAK

Euri asko egiten badu, baliteke saioren bat bertan behera uztea. Kasu horretan, beste data baterako deialdia egingo da, eta ezin bada bertaratu, zenbateko osoa itzuliko da.

Abonatu ez diren plazak ekitaldiaren egunean bertan egongo dira salgai.

*Esperientzian zehar, hedabide eta sare sozialetarako argazkiak aterako dira, eta, beraz, iristean, baimen informatua sinatzeko eskatuko dizuegu.

Aurreko edizioak

Nola iritsi

📍 Sarobe Erreka Bidea,36B.
20180 Oiartzun

Lur Gardenen zaratetatik eta hiri-inguruneetatik aparte eta naturan txertatuta dago.

Lur Garden esperientzia Oiartzungo Iturriotz auzoan hasten da. Ohiko bidea utzi eta hormigoizko pista estu batean sartuko gara, Xagu erreka bailaran.

1,5 km-ko pistako igarobide horretan, galdu egiten dela pentsatzen da, baina Lur Garden seinaleei jarraituz gero, haran itxi batera iritsiko gara, gure aparkalekuak dauden tokira.

Hortik aurrera esperientzia hasten da, Lamia putzua.

Esperientzia luzatu nahi baduzue, Iturriotz auzoan aparkatu eta oinez pista horretatik 20 minutu inguru ibilita, bertan zera.

Ibilgailu pribatuan

Aparkaleku mugatua dugulako eta pista estua delako, ahalik eta ibilgailu gutxien etortzeko eskatzen dizuegu. Ibilbide-orden honi jarraitzea gomendatzen dugu.

1 HELBURUA GPS: Pottolo denda, Oiartzun
2 HELBURUA GPS: LUR GARDEN

Garraio publikoa + oinez 20 minutu

Lorategitik hurbilen dagoen autobus geltokia Oiartzungo Iturriotz geltokia da. Lorategia 25 minutura dago, baserri arteko hormigoizko pista batetik oinez.

Geltokian gaudenean, Lur Garden markatzea gomendatzen dugu mugikorrean, eta bidean dauden seinaleei jarraitzea.
Informazio gehiago eta ordutegiak: https://ekialdebus.eus/es/e02-oiartzun-errenteria-pasaiantxo-donostia/

Taxia 943 49 14 74

Hurbileko aireportuak

Donostia (EAS) – 15 km
Biarritz (BIQ) – 40 km
Bilbo (BIO) – 125 km

Lur Garden

Kontaktua

Jarri gurekin harremanetan